cabecera noticias

Albisteak

URA, GURE ALTXORRA KANPAINA

Exposición itinerante

Eusko Jaurlaritzaren 2030 Bonuek finantzatuta, URA, GURE ALTXORRA sentsibilizazio-kanpaina bat da, Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzak dinamizatua. Kanpaina honen bidez, Arabako herritarrak animatu nahi dira ingurumenean duten eragina kontuan hartzera, batez ere, urarekin zerikusia duenari dagokionez.

Kartelen bidez eta lurraldeko eskola-inguruneetan eranskailuak banatuz, ARABAN ZU ZERO proiektuak kontsumo arduratsuari buruzko gogoeta eragin nahi du. Gainera, Arabako Errioxako eta Arabako Mendialdeko kuadriletako biztanleek flyer bat jasoko dute kanpainari buruzko informazioarekin hurrengo ur-fakturetan.

Ur-kontsumoa murrizteak datozen urteetan lehorteei hobeto eusten lagunduko digu, eta erresilientzia handiagoa izango dugu hornidura-zailtasunen aurrean.

DESKARGATU HEMEN KANPAINAREN KARTELA

Noticias