cabecera noticias

Albisteak

GARAPENERAKO LANKIDETZA ETA KLIMA-ALDAKETA

Cooperación al desarrollo y cambio climático

Garapenerako Lankidetzaren bidez, hainbat eragilek, zeinen artean GKEak nabarmentzen diren, elkarlanean dihardugu gure tokiko ingurunearen eta mundu osoaren eraikuntza solidarioan. Bidegabekerien aurka jardunez eta Hegoaldeko herrialdeetan eragiteko lehentasunez, garapen iraunkor, berdinzale eta bidezkoa lortzeko jarduketak egiten dira, betiere proiektuen xede-biztanleria izanik protagonista eztabaidaezina, pertsonak erdigunean jarrita.

Jarduketa guztiak modu transbertsalean diseinatzen dira, genero-ikuspegia oinarri, herritarrekin batera beren beharrak aztertuz, aliantzak saretuz, estrategia komun eta berdinzaleak sortuz, tokiko erakundeak sendotzen saiatuz, komunitatearen parte-hartzea bultzatuz, urratuak izaten ari diren Giza Eskubideetan eragitea xede, eta, jakina, beti eta modu negoziaezinean ingurumen-iraunkortasuna bermatuz eta sustatuz.

Ildo horretatik eta adibide gisa, ICLIn (Ingeniería para la Cooperación – Lankidetzarako Ingeniaritza) planeta osoko erakundeekin lan egin dugu, sarean, eta honako hauek ikusi ditugu: Boliviako goi-lautadan, ureztatze iraunkorrerako sistemen bidez lehorteak zigorturiko lur landuak salbatu dira; gizakia ardatz hartuta, kapitala lehenetsi beharrean, ekonomia solidarioa Peruko komunitate indigenen artean zabaldu da; Kolonbiako ingurumen-ekintzaileak behin eta berriz erasotzen dituzte, meatzaritza edo baso-soiltze intentsibo gero eta ugariagoari aurre egiteko beren giza eskubideak defendatzen dituztenean; Boli Kostako emakume arrantzaleen kooperatibek beren kostaldeak suntsitzen ari diren legez kanpoko arraste-ontzien arrantzaren aurka bat egin dute, arrantza iraunkorraren alde, alegia; eta Indiako andrazko ikasleek beren eskolak energia berriztagarriz hornitzea lortzeko elkar hartu dute.

Horrela, gure udalerrietan eguneroko bizimoduan egiten ditugun ekintzen ondorioek baliabide gutxien duten pertsonei zuzenean eta zeharka eragiten dietela egiaztatu dugu. Egungo kontsumo-ereduak, sistema ekonomiko nagusiarekin bat eginda, ondorioak sortzen ditu ezinbestean, beste askoren artean honako hauek: baso-soiltze masiboa, langileen esplotazioa, baliabide naturalen gehiegizko erabilera eta klima-aldaketaren berrespena, zeinek ondorio guztiz suntsitzaileak dakartzan lehorteen, inoiz ikusi gabeko hondamendi naturalen, uzten eta lursail landagarrien galeraren, kudeatu ezinezko hondakin-kopuruaren edo arnastu ezinezko kutsadura atmosferikoaren eraginez.

Munduko-tokiko lotura benetakoa da, eta horretaz jabetzea aurrerapauso handi txikia da. Antolatu, informatu, aktibatu zure gaitasun kritikoa, alderatu, kolaboratu erakundeekin, egin galderak zeure buruari, komentatu zure lagun eta senideekin, hartu parte eragiteko ekintzetan edo joan manifestazioetara. Ez zaitez itzali, esnatu, egon aktibo, hartu parte. Planetak zure beharra du.mistades y familiares, intervén en acciones de incidencia o manifiéstate. No te apagues, despierta, mantente activa/o, participa. El Planeta te necesita.

Alberto Díaz Díaz, voluntario de la ONG ICLI (Ingeniería para la Cooperación – Lankidetzarako Ingeniaritza)

Lotutako berriak

Albiste bat argazkia
Nor dago ekimen honen atzean?

Gure kasuan, 13. GIHrako (Klimaren aldeko ekintza) talde eragilean, askotariko eragileok parte hartzen dugu, eta, elkarlanean, Araban Zu Zero, Aldaketa zure esku izeneko proiektu hau garatzea lortu dugu, ilusio handiz garatu ere, talde osoaren aniztasunari, borondatezko jardunari eta ekarpenei esker

Gehiago irakurri