Albisteen goiburua

Albisteak

ICLIk eta Arabako Aliantzak “Ez begiratu beste aldera” bultzatzen dute

Ez begiratu beste aldera ekimenaren horma klimatikoa

ICLIren eta Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren ekimen parte-hartzaile eta ibiltaria Arabako hainbat udalerritan zehar dabil, herritarrei ingurumen-erronkak hurbiltzeko eta egunerokoan konpromiso zehatzak sustatzeko.

Pertsona bakoitzak 112 kilo elikagai alferrik galtzen ditu urtean; berogailua 1º jaisteak energia % 7 aurreztea ekar dezake; Araban pertsona bakoitzak egunean 121 litro ur kontsumitzen ditu. Hauek dira “Ez begiratu beste aldera. Mezu bat, gogoeta bat. Konpromiso bat”, kaleko ekintza baten datuetako batzuk. Ekintzaren helburua erronka klimatikoa herritarrei hurbiltzea eta hausnarketa eguneroko konpromiso txiki bihurtzea da.

Lankidetzarako Ingeniaritzak (ICLI), Arabako Industria Ingeniaritzako Elkargoaren GGKEak, bultzatuta eta Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren ARABAN ZU ZERO proiektuaren barruan, ekimena zazpi panel tematikok osatutako horma klimatiko baten inguruan egituratzen da, informaziorako, hausnarketarako eta parte hartzeko espazio ireki gisa.

Panel bakoitzak larrialdi klimatikoarekin eta maila indibidualean zein kolektiboan hartzen diren erabakiekin lotura estua duen esparru bati heltzen dio: ura, mugikortasuna, kontsumoa, hondakinak, energia, biodibertsitatea eta elikadura.

Hausnarketarako eta konpromisorako ibiltaritza

“Ez begiratu beste aldera” aukerarekin, ICLIk eta Arabako Aliantzak erantzukidetasun eta ekintza kultura sustatzen lagundu nahi dute klima-aldaketaren aurrean.

“Klima-aldaketa egunero hartzen ditugun erabakiekin lotuta dago. Ekimen honen bidez, jendeak hausnartzea nahi dugu zer egin dezakegun, banaka eta taldean, konponbidearen parte izateko”, adierazi du Alberto Díaz ICLIko boluntarioak.

Izarrak, Arespalditzak, Dulantzik, Gaubeak edo Gasteizek hartuko dute ekimen hau, plazak eta espazio publikoak hausnarketarako eta parte hartzeko leku bihurtuz, bizi-eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko funtsezko zazpi gairen inguruan.

Albisteak

Uraren kanpainaren irudia
Ura, gure altxorra kanpaina

Uraren kontsumo arduratsuari buruzko kanpaina.

Gehiago irakurri
Araban Zu Zero infografiaren irudia
Araban Zu Zeroren infografia estatistikoa

Arabako klima-erronkari buruzko datuak.

Gehiago irakurri
Belardi baten eta zuhaitz baten irudia
Garapenerako lankidetza eta klima-aldaketa

Gure ingurune lokala eta mundu globala elkartasunez eraikitzea.

Gehiago irakurri
Erakusketa ibiltariaren irudia
Erakusketa ibiltaria

Kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa.

Gehiago irakurri