cabecera noticias

Albisteak

ARABAN ZU ZEROREN INFOGRAFIA ESTATISTIKOA

Exposición itinerante

3500 pertsonek baino gehiagok ingurumenean duten eragina kalkulatu dute Araban Zu Zero kalkulagailuan erantzunak jasotzen daramatzagun 4 urteetan. Hori dela eta, gure tresnak, bokazio didaktiko eta sentsibilizatzaile argiarekin, dimentsio estatistikoa ere hartu du, eta denbora honetan guztian lortu ditugun ondorioak herritar guztiekin partekatzera animatzen gaitu.

Berriro esan nahiko genuke kalkulagailuari erantzuteak ingurunean dugun inpaktuari buruzko hausnarketa eragin nahi duela batez ere. Hala, ez gara datu zehatzetan sartzen, eta galderak gure eguneroko errutinetan planetari eragiten dioten 6 ardatz nagusietan (Etxea, Energia, Kontsumoa, Hondakinak, Ura eta Mugikortasuna) ditugun ohituretan oinarritzen dira. Ezaugarri horri esker, Araban Zu Zero tresna modu intuitibo, dibertigarri eta erraza da zure batez besteko eragina neurtzeko.

Hala, garrantzitsua iruditzen zaigu karbono-aztarnaren (CO2 kg-tan) eta aztarna hidrikoaren (m3-tan) kalkulagailuak eskaintzen duen azken datua gutxi gorabeherako balioak direla azpimarratzea, datu zehatz asko bildu beharko baikenituzke arrastoan fintzeko. Dena den, karbono-aztarna ikerketa askoz zientifikoagoak eskaintzen dituzten batez bestekoetara nahikoa egokitzen dela ziurta dezakegu.

Ikuspegi didaktiko eta sentsibilizatzailearekin jarraituz, pertsonen objektibotasuna ziurta dezakegu galdera bati edo besteari erantzuteko orduan. Horrek esan nahi du galderaz galdera, herritarren portaerari buruzko datu objektiboak ditugula.

Parte-hartzaileek eta, orokorrean, herritarrek modu grafikoan eta oso bisualean kontsulta ditzazkete lortutako emaitzak sortu dugun infografian. nfografia interesgarri honetan, 2021. urtean (Araban Zu Zero proiektua sortu zen urtean) jasotako lehen inkesten datuak ikus ditzazkegu, eta 2024. urte honetako inkestetan bildutako datuekin alderatu ere. Gainera, Boli Kosta bezalako herrialde baten errealitatetik ere ikas dezakegu, non kalkulagailua (Boli Kostako errealitatera egokitua) zabaldu ahal izan genuen 2022. urtean.

Funtsezkoa da gaiaren errealitate globala ulertzea. Hegoalde Globaleko herrialdeak, Boli Kosta kasu, klima-aldaketaren ondorioen arriskupean daude, nahiz eta historikoki aldaketa horretan ekarpen txikiena egin dutenak diren. Paris 2015eko akordioek 1,5ºC-ra mugatzen zuten 2030erako Lurraren batez besteko tenperaturaren igoera, industriaurreko garaiarekin alderatuta. Ikerketa batzuen arabera, 2024ko lehen 9 hilabeteetan +1,54º C-an gaude jada. Justizia eskatzeko eta erabaki kontzienteak hartzeko boterea dugu.Aldaketa zure esku dago, ARABAN ZU ZERO.

INFOGRAFIA HEMEN DESKARGATU

Noticias

Imagen de un ordenador y un móvil con el cuestionario en pantalla
Erakusketa ibiltaria
Gehiago irakurri
Imagen de un ordenador y un móvil con el cuestionario en pantalla
Zenbat dakizu klima-aldaketari buruz?
Gehiago irakurri
imagen de un bosque
Garapenerako lankidetza eta klima-aldaketa

Garapenerako Lankidetzaren bidez, hainbat eragilek, besteak beste GKEek, gure tokiko ingurunearen eta mundu globalaren eraikuntza solidarioan laguntzen dugu.

Leer más