cabecera noticias

Albisteak

GRUPO MOTOR ODS13 - ALIANZA ALAVESA POR EL DESARROLLO SOSTENIBLE

Acción por el clima

2015eko irailean, "Gure mundua eraldatzen: garapen iraunkorrerako Agenda 2030" izenburupean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorrerako Agenda berria onartu zuen, eta 2016an sartu zen indarrean.

Aurrekaririk gabeko mundu-mailako akordio honek Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak (GIH) ditu oinarri, zeinak ekintzarako dei unibertsala diren, pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko, planeta babesteko, eta mundu osoko pertsonen bizitzak eta perspektibak hobetzeko jarduteko deia, hain zuzen. Ildo horretatik, 2019. urtean, Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantza 2030 sortu zen gure herrialdean. Arabako Foru Aldundiak sustatuta, lurraldean garapen iraunkorra lortzeko hainbat eragileren konpromisoa eta lana ikusaraztea eta aitortzea du helburu, bai eta lurralde gisa ahaleginak bat egitea ere, inor atzean utzi gabe.

Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantza 2030 ekimenak garapen iraunkorrarekiko konpromisoa zabaltzeko eta hedatzeko trakzio-palanka izan nahi du, bai gure lurraldeko bai planetaren gainerakoan bizi diren pertsonen ongizatea hobetzeko.

Horretarako, eta munduko erronkak gure lurraldeko errealitatera ekarrita, Aliantzaren indarra inplikazio boluntario zabalean dago; izan ere, 50 entitate, erakunde, toki-administrazio, enpresa, GKE eta gizarte- edo hezkuntza-eragile baino gehiago biltzen ditu, guztiak arabarrak. Beren eragin-eremuaren, ezagutzen eta ohiko jardueraren arabera garapen iraunkorrerako 17 helburuetan banatuta, funtsezkoak dira horietako bakoitza jorratzeko talde eragileen barruan, eta bakoitzaren xedea betetzera hurbiltzen gaituzten proiektuak zuzentzen dihardute.

NOR DAGO EKIMEN HONEN ATZEAN?

Gure kasuan, 13. GIHrako (Klimaren aldeko ekintza) talde eragilean, askotariko eragileok parte hartzen dugu, eta, elkarlanean, Araban Zu Zero, Aldaketa zure esku izeneko proiektu hau garatzea lortu dugu, ilusio handiz garatu ere, talde osoaren aniztasunari, borondatezko jardunari eta ekarpenei esker. Hasieran, Amurrioko Udalak, Egibidek, Consulturrek, CIMASek eta Preoca Servicios Ambientalesek osatu zuten, eta gerora Ingeniería para la Cooperación – Lankidetzarako Ingeniaritza (ICLI) GKEa batu zitzaien, taldearen eta GKEaren beraren ideien artean topatutako sinergiak aintzat hartuta; halaber, helburuak (GIH17) beteko baditugu, Aliantzen garrantzia agerian geratu zen. Funtsezkoa deritzogu egunerokoan hain desberdinak diren erakundeek (hezkuntza, toki-administrazioa, enpresak, GKE) elkarlanean eraikitako proiektu honek gure lurraldean sor ditzakeen sendotasun handia eta zeharkako eragina nabarmentzeari.

Hala, proiektu honen bidez, elkarlanean aritu gara 13.3. helburuaren betetzera hurbiltzeko: Klima-aldaketa arintzeari, hari egokitzeari, haren ondorioak murrizteari eta alerta goiztiarrari dagokienez, hezkuntza, sentsibilizazioa eta bai pertsonen bai erakundeen gaitasuna hobetu. Gure asmo nagusia da Arabako herritarrak klima-larrialdiaren gainean sentsibilizatzea eta hari aurre egiteko parte hartzera bultzatzea, ez norberaren eta familiaren arrastoa murriztuz bakarrik, baita Arabako eragile guztiengana hedatuko den eragiteko eta aktibismo ekologikoa gauzatzeko mugimendua osatuz ere. Pertsona bakoitzak badugu gure erantzukizun-zati txikia mundu-mailako erronka honi dagokionez; era berean, funtsezkoa dugu administrazioei, gobernuei, multinazionalei eta mota guztietako enpresei beren klima-inpaktua murrizteko planak lan ditzaten eskatzeko ahaleginak bideratzea. Sistema justu, iraunkor eta berdinzalea posible da, irauliko dugu? Aldaketa gure esku dago.

Lotutako berriak

Zuhaitz bat duen zelai baten irudia
Garapenerako lankidetza eta klima-aldaketa

Garapenerako Lankidetzaren bidez, hainbat eragilek, zeinen artean GKEak nabarmentzen diren, elkarlanean dihardugu gure tokiko ingurunearen eta mundu osoaren eraikuntza solidarioan.

Gehiago irakurri